Kantabriako mendilerroa
Proposatzen ari garen bidaia honek dagoeneko bisitatu ditugun hainbat lekutara eramango gaitu. Paisaia berak eskaintzen dituen kontrasteez gozatzeko unea da. Toloño igoz emango diogu hasiera udari, eta naturagune honetan bertan duen eragina ikusi nahi dugu.
Klima beroa izan da bi hilabetez eta eremu hori eraldatzen hasi da. Ia nahi gabe, udazkenaren lehenengo zertzeladak ikusiko ditugu; izan ere, ate joka dugu udazkena. Dena dela, sasoi egokia da mendilerro honetatik ibili eta gozatzeko.
GJH 15.8: Espezie inbaditzaileen prebentzioa
Espezie inbaditzaile deitzen diogu bere habitat naturaletik kanpo garatzen den eta, gainera, ingurune berriko ekosistema, ekonomia edo giza osasuna aldatzen edo kaltetzen duen landare, animalia edo organismo orori. Adituek ohartarazi dutenez, biosfera globalak gaur egun duen mehatxurik handienetakoa da.
Beraz, beharrezkoa da gure ingurumena babestea eta inbaditzaile populazioak eta hedapen-eremuak murrizten joatea. Horrela, adibidez, bisoi europarraren edo apoarmatu korrontezalearen biziraupena bermatuko litzateke, espezie inbaditzaile horien ondorioz – beste faktore batzuen artean – gaur egun desagertzeko arriskuan baitaude.
Araban ere badira espezie inbaditzaileak. Faunari dagokionez, ezagunenak zebra muskuilua, Floridako dortoka edo karramarro amerikarra dira. Florari erreparatzen badiogu, panpa-lezka ikusiko dugu, urteetan zehar abiadura handian hedatu dena gure lurraldeko hezeguneetan, eta bertako landaredia haztea eragozten duena.