Izki
Gure lehenengo bisitan, Izkin udaberriko lehen kimu berdeak nabarmentzen ziren. Urte erdia igaro da, uda barne, parke naturalak beste itxura bat du orain. Arabako inguru horretako basoak oso ederrak dira udazkenean, eta irudi ederrak sortzen dituzte. Udaberriko loreak urrun daude, baina Izkiren edertasunak bere horretan dirau.
Ez du hotz handirik egiten, eta parkeaz gozatzen jarrai dezakegu. Migrazioan paseko hegaztiak aurkitzeko garaia da. Gu bezalako bidaiariak, hegoalderako bidean txoko eder honetara indarberritzera datozenak.
GJH 15.9: Ingurumen-plangintza integratua
NBEren helburu jasangarrietako bat da ekosistemen balioak eta dibertsitate biologikoa txertatzea plangintza nazionalean eta tokiko plangintzan. Ildo horretan, urbanizazioak berebiziko garrantzia du: munduko biztanleriaren % 55 hirietan bizi da – kopuru hori handituz doa –, eta hiriek munduko BPGren % 80 ekoizten dute. Beraz, urbanizazio iraunkorra funtsezkoa da, besteak beste, karbono-aztarna murrizteko.
Gainera, etorkizuneko hiriek hainbat gai hartu beharko dituzte kontuan, hala nola uraren kanalizazioa, saneamendua, garraio publikoko sistemak, etxebizitza egoki eta eskuragarria, auzo marjinalen hobekuntza eta pobrezia desagerraraztea. Garapen jasangarria lortzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko, ibilbide-orri bat behar da, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik.