Gorbeia
Ezin amaitu Araban zeharreko abentura hau bere gailurrik enblematikoenera hurbildu gabe. Gorbeia ezagutzeko garaia da, Bizkaiko auzokoekin partekatzen dugun mendia. Bere tontorretik, gure inguruko lur guztia ikus daiteke, baina bere magalean benetako altxor ezkutuak ditu.
Lurraldeko handiena da Gorbeiako parke naturala eta udazkenak irudi politak utziko dizkigu bertan, hala nola Goiuriko ur-jauzia edo pagadiak. Pagoen oinetan, esaterako, hosto lehorrez osatutako mantu ederra oparituko digu udagoienak. Negua sartzear dugu eta gure bidaia amaitzear.
GJH 15.b: Basoak kudeatzeko baliabideak
Basoak munduko aberastasun-iturri handienetako bat dira. Animalia, landare eta intsektuen lehorreko espezie guztien % 80 baino gehiago bertan bizi direlako ez ezik, 1.600 milioi pertsonarentzako elikagaiak sortzen dituztelako ere, horietako 70 milioi indigenak direlarik. Beraz, kontserbazioa ezinbestekoa da gizakiek eta ekosistema globalak bizirik iraun dezaten.
Horregatik, NBEren helburu jasangarrietako bat da baliabide ekonomiko ugari mobilizatzea maila guztietan baso-kudeaketa iraunkorra finantzatzeko eta garapen bidean dauden herrialdeei pizgarri egokiak ematea, kudeaketa hori susta dezaten. Kontserbazioaz gain, basoberritzea ere maila berean da garrantzitsua, planeta honetan gure existentzia inguratzen gaituen mundu naturala babesteko dugun gaitasunaren mende baitago erabat.