Gorobel mendilerroa
Gure bidaiak sorpresa txikiak ditu gordeta oraindik. Etapa honek Arabako mendebaldeko muturreraino garamatza, bere edertasunagatik harrituko gaituen harrizko horma natural batera. Gorobel mendilerroak begiratoki natural ugari oparituko dizkigu, naturaren handitasuna ikusteko aproposak.
Aiara harana bisitatzeko garai egokia da, leku politak gordetzen dituen gure lurraldeko txokoa baita, Amurrio eta Artziniega esaterako. Eta ez dezagun Nerbioi ibaiaren sorlekua ahaztu, 300 metrotik gorako ur-jauzia.
GJH 15.a: Finantza-baliabideak handitzea
COVID-19aren pandemia kolpe handia izan da osasun eta ekonomia mailan mundu osoan. Nazio Batuen Erakundeak aurreikusi du hiri-garapeneko proiektuetarako dauden funtsak murriztu egingo direla, eta aurten udal-zerbitzuen prestazioak % 15 eta % 25 artean murriztu dira. Zifra horiek okerrera egiteko joera izan dute garatzen ari diren munduko hirietan, birusa hedatu aurretik dagoeneko azpiegitura prekarioa baitzuten.
Zifra horiek ez dira oso baikorrak biodibertsitatearentzat, eta ez da ingurumen-arazo hutsa; are gehiago, ekonomia, osasuna, justizia soziala eta giza eskubideak hartzen ditu barne. Hori dela eta, ingurumena babesteko finantza-baliabide guztiak mobilizatzea eta nabarmen handitzea premiazkoa dela gogorarazi die NBEk gobernuei eta gizarteko gainerako eragileei, aurten hasi den Ekosistemak Zaharberritzeko NBEren Hamarkadari begira (2021-2030).