Kantabriako mendilerroa
Badator uda, eta Arabako hegoaldean nabaritzen hasi da. Hamabi hilabeteko bidaia honen hurrengo etapak Burgos, Errioxa, Araba eta Nafarroa lotzen dituen mendilerrora garamatza.
Ekaina hilabete aproposa da mendizaletasunari ekiteko, duen klima onberari esker. Arropa erosoa aldean eta botak jantzita, gure asmoa ToloƱoko gailurrera iristea da, bista ederrak oparituko dizkigun 1.271 metroko tontorrera. Ariketa ezin hobea gero Arabako Errioxara jotzeko indarra berreskuratzera.
GJH 15.6: Baliabide genetikoen eskuragarritasuna eta erabilera egokia
Baliabide genetikoak dira landare-, animalia- edo mikrobio-jatorriko materialak, herentziaren edo geneen unitate funtzionalak dituztenak eta balio erreala edo potentziala dutenak, esate baterako sendabelarrak, nekazaritza-laboreak eta animalia-arrazak. Hau da, etxekotutako landare eta animalien populazioen produktibitatea eta kalitatea hobetzeko eta espezie basatien populazio osasungarriak mantentzeko gizakiok gure mende dugun lehengaia da. Kalkuluen arabera, farmazia-produktuen % 25 eta % 50 artean baliabide genetikoetatik eratortzen dira.
NBEren arabera, herrialde guztiak beste herrialde eta eskualde batzuetako dibertsitate genetikoaren menpe daude. Nazioarteko lankidetza eta baliabide genetikoen truke irekia, beraz, funtsezkoak dira elikadura-segurtasunerako. Horregatik, erakundeak finkatutako helburu jasangarrietako bat da baliabide genetikoak erabiltzeak dakartzan onuretan bidezko partaidetza sustatzea eta horiek modu egokian eskuratzea.