Aizkorri-Aratz

Gure bidaiaren etapa honek iparralderaino garamatza, auzokide dugun Gipuzkoarekin muga egiten duen lurraldera. Aizkorri-Aratz parke naturala gure etxetik kilometro gutxira dagoen beste gune berde eder bat da. Euskadiko lurralderik garaienetakora goaz, Mari jainkosa mitologikoa bizi omen den lekura.

Aizkorri-Aratzen San Adriango tunela aurkituko dugu. Gipuzkoa eta Araba aspaldiko garaietatik lotzen ditu pasabide horrek eta gure mendizaletasuna praktikan jartzeko aukera emango digu. Hori guztia, inguru horietan oso ohikoa den ardi latxa artaldeen begiradapean.

GJH 15.5: Degradazioaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako neurriak

Basamortutzeaz gain (urtean milioika hektarea emankor galtzen dira), gizakiok lurzoruaren degradazioaren arazoari aurre egin behar diogu. Fenomeno horrek nekazaritzarako erabiltzen den lurraren erdiari eta mundu osoan nekazaritzaren mende dauden 2.600 milioi pertsonei eragiten die. Pobreziaren mugaren azpitik bizi direnen pertsonen % 74ri ere zuzenean eragiten die lurzoruaren degradazioak.

Era berean, lurraren degradazioak biodibertsitatea galtzea dakar, hau da, inguruko espezieen aniztasuna galtzea. NBEk uste du milioi bat animalia- eta landare-espezie baino gehiago mehatxatuta edo galtzeko arriskuan daudela kontsumo arduragabearen eta nekazaritza intentsiboaren ondorioz, eta naturarekin dugun harremana berreraikitzeko eskatu dute, baita etorkizuneko pandemiak prebenitzeko ere.