Entzia mendilerroa
Arabako Lautadarako bidea hartzeko garaia da. Ipar-ekialdeko muturrean, Nafarroarekiko muga naturala den harrizko horma dugu. Entzia mendilerroa gure lurraldeko paraje ederra da, pagoz eta erkametzez josia, eta urteko sasoi honetan trantsizio ederra bizi du.
Gure bidaiaren etapa honetan, gure ekosistemaren eraldaketaren lekuko izango gara. Negua amaitzen ari da, eta eguzkiak berriro argitzen du mendilerroko goi-lautada. Laster itzuliko dira loreak, fauna eta giro atsegina.
GJH 15.3: Basamortutzearen aurkako borroka
Ur geza ondasun preziatuenetako bat bihurtzen ari da, oso urria da-eta. Nazio Batuen Erakundearen arabera, urtero 12 milioi hektarea lur emankor galtzen dira basamortutzearen ondorioz. Hori arrisku larria da milioika gizakiren osasunerako, garapenerako eta elikadura-segurtasunerako, askotan emigratu behar izaten baitute. Kalkuluen arabera, 1.000 milioi pertsona baino gehiago daude basamortutzearen mehatxupean.
Basamortutzearen arazoari lurraren kalitatearen degradazioa eta mundu mailako biodibertsitatean eta kliman duen eragina gehitu behar zaizkio. Horregatik guztiagatik, 2018an, NBEk Uraren Ekintza Hamarkada (2018-2028) inauguratu zuen, behartutako migrazioa murrizten, elikagaien segurtasuna areagotzen eta hazkunde ekonomikoa sustatzen lagunduko duten premiazko neurriak har daitezen sustatzeko.