Gasteizko Mendiak
Bidaia honen bigarren geldialdiak oso mendilerro berezira garamatza. Gasteizko Mendiek hiriaren izena jaso dute oinordetzan, baina hiria baino askoz haratago hedatzen dira. 8.000 hektarea dira, eta bertan, erkametzak eta pagoak zurbeltzekin batera bizi dira. Batan eta Zapardiel ibaiek bustitzen dituzte mendilerroaren hegalak.
Otsailak naturaz gozatzeko hilabete hotza izaten jarraitzen duen arren, neguko irudi ederrak oparituko dizkigu natura horrek. Kapilduira igo gaitezke, baina agian gerorako utziko dugu.
Udaberria berehala datorkigu-eta.
GJH 15.2: Basoen kudeaketa jasangarria
Baso-soiltzea arazo handia da ingurumenarentzat, baina baita gizakientzat ere; izan ere, basoak eta oihanak Lurreko birika handiak dira, eta gure planetan oxigeno-ekoizle handienak dira, gure biziraupenerako hain garrantzitsua den oxigeno horren ekoizleak. Ozono-geruzaren zuloak, berotegi-efektuko gasek eta egungo elikadura-sistemek are gehiago larriagotzen dute gure basoen egoera.
Jaten dugunak garrantzia du, eta garrantzi handia, gainera. Aurten, Nazio Batuek elikagai-sistema horiei buruzko goi-bilera bat egin dute – besteak beste, elikagaiak ekoiztea, lantzea, biltzea eta banatzea –; izan ere, gure biodibertsitatearen galeraren % 80 dira eta munduko baso-soiltzearen % 80. Irtenbideetako bat, gure elikagaiak ekoizteko modu jasangarriagoak bilatzeaz gain, basoberritzea da.